XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta hori da
Corominesen ekarpenean gogorarazi behar ditugu halaber pertsona- eta leku-izenez burutu dituen ikerlanak.
Erdi Aroan eta geroago ere, dakigunez, Kataluniako eta Aragoiko Pirinio aldeetan euskara bizirik zegoen, eta gure mintzairak bere hatza eta herexa utzi du hango toponimian.
Jakituria eta zorroztasun handiz ikertu zituen Corominesek izen horiek, ehundaka lekukotasunak ekarriz, zaharrak eta berriagoak, idatzizkoak eta ahozkoak.
Beti ez zuen asmatu, jakina.
Baina merezimendu handia du egileak, zalantzarik gabe, hain lur irristakorrean ibiltzen ausartu zelakoz, eta soluziobide eta iradokizun anitz eskaini.
Mitxelenak goraipatu zuen bihotzez liburu hau ere, lehen alea atera zenean.
Euskara ikertu nahi duenarentzat baitezpadakoak eta behar-beharrezkoak dira lan horiek, berdin beste batzuk, oroz gainetik
Gauza bera esan daiteke euskarari buruz Corominesek idatzi zituen artikuluez (batzuk bilduak daude liburu horietan), hala nola
Liburu arina eta denbora pasakoa dirudien beste bat,
Katalanez ere Donostia idatzi behar zen, haren ustez, eta, ebakerari datxekola, ohar jakingarriak egiten zituen.
Bestalde, munta handikoa izan da Corominesen ekarpena beste lan batean: Manuel Agud eta Antonio Tovar zenaren